2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna

PINTXOAK

          Martxoaren 14an, astelehena, laugarren gaiari bukaera emateko pintxoak taldeka prestatu eta denen artean dastatu genituen.
          Gaiari amaiera emateko oso esperientzi polita izan zen. Primeran pasa genuen egiten eta hobeto dastatzen.
          Zuek ere animatu prestatzera eta ea gustoko dituzuen.       

ENTSALADOIA TRIPLE-MAX  

                                                                               


          Gure pintxoak osagai hauek ditu: ogi xigortua, etxeko maionesa, arrautza egosiak eta azeituna edo olibak.


           Nola egiten den: lehenengo ogi xigortuaren gainean maionesa zabalduko dugu, ondoren arrautza erditik ebakita ipiniko dugu eta azkenik, zotza batekin oliba ziztatu eta arrautzaren erdian kokatuko dugu.


          14 pintxo egin genituen eta izugarrizko arrakasta izan zuen ENTSALADOIA TRIPLE-MAXEK.



FRUIT-STREAM


          Pintxoaren osagaiak: marrubia, platanoa eta mandarina.

          Nola egiten den: marrubiak ondo garbitu, platanoa eta mandarina zuritu. Zotz luze batean mandarina zati bat jarri, ondoren marrubiaren erdia, gero platano zatitxo bat, horrela txandakatuz joan zotz luze hori bete arte. 
          
         Guk fruta hauek aukeratu genituen baino beste batzuk ere jar daitezke.



EUSKAL LITXARRERIAK




            Osagaiak: regaliza, gomazko olagarroa, gominolazko marrubia, izurdea...

          Nola egin: Gustuko ditugun litxarkeri hauek nahi den ordenean jar daitezke zotza batean ziztatuta.

          Arrakasta handia izan zuten, oso denbora gutxian bukatu ziren.


TXOKO TARTA



          Osagaiak:  nuttela, lacasitos, txokolatea, ogia eta txokolatezko "birutak".

          Nola egin: Ogia xerretan ebakitzen da eta nuttela zabaltzen da bere gainean, ondoren txokolate zati bat jartzen da, berriro nuttela zabalduko dugu, honen gainean Lacasitos ipini eta azkenik txokolatezko birutak botatzen dira.

          Gozozaleak direnentzat,  primerako pintxoa!


ITSASOTIK  ZEHAR



          Osagaiak: Bimbo ogia xigortuta, atuna, arrautza egosia eta hezurrik gabeko oliba edo azeitunak.

          Honela prestatzen da: Bimbo ogia xigortu eta triangelu forman ebaki, arrautza egosia xerretan moztu eta izkin batean ipini, ondoren atuna arrautzaren ondoan jarri eta azkenik azeituna erdia atunaren gainean jarri. Zotzarekin bi ertzak elkartu eta prest.

          Dibertigarria izan zen gaiaren amaierako proiektu hau. ON EGIN!!

DIAMON  MOLUDO


         Osagaiak: Ogia, letxuga, york urdaiazpikoa, gazta,eta olibak.

         Nola egin: Lehenik ogia xerretan moztu, ondoren letxuga ogiaren gainean ipini, gero york urdaiazpikoa letxugaren gainean eta gazta york urdaiazpikoaren gainean. Azkenik oliba zotzaren gainean ziztatu eta hau ogian jarri. Alderantziz ere jar daitezke osagaiak.

          Letxugari ezer gehitu gabe (olioa, ozpina edo gatza) jan daitekeen pintxoa da.

MIJEI




           Osagaiak: ogia, letxuga, xolomoa, antxoa eta bi oliba.

         Prestaketa:  Ogia xerretan moztu, letxuga hosto zati bat gainean jarri eta ondoren xolomo xerra eta antxoa ipini letxu gainean, azkenik zotzan bi oliba ziztatu eta osagai guztiak hartzen dituela ogian jarri.

          Ez dago sulkaldatu beharrik gure pintxoa prestatzeko.


PHOTOKOPERUSI  PHOTOKOPERI   JU-MI 





          Osagaiak: ogi xerra, urdaiazpikoa, antxoa eta gominolak.

          Nola egiten den:  oso erraz prestatzen da pintxo hau; ogi xerraren gainean urdaiazpikoa eta antxoa jarri eta zotza batean gominolak ziztatu ondoren ogiari erantsiko diogu.

          Gazi-gozo nahasketarekin pintxo ezin hobea gelditu zen.
          

IZAALESANDRO



          Bere osagaiak hauek dira: ogia, urdaiazpikoa, txorizoa, saltxitxoia eta antxoadun oliba edo azeituna.

          Honela prestatzen da:  ogia xerretan prestatu eta bere gainean zotza batekin txorizoa, saltxitxoia eta azeituna ziztatu ondoren ogiari erantsiko diogu.

          Azkar eta erraz presta daitekeen pintxoa da hau.
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina