2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

SAHARA



SAHARAKO  EGOERA

Mendebaldeko Saharak Marokokin izandako iskanbilen ondoren, Marokoren menpe geratu ziren eta Aljeriako Tinduf herrira (basamortua) emigratu zuten gamelu eta dromedarioen gainean. Gaur egun errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira; egoera oso latza eta bizimodu "txiroa" dute.
Saharako hiriburua, Aaiun, ez da hain pobrea, Marokoren menpe dago, ezin da kaletikan esan Sahararra zarela eta Saharako ikurrinik ezin da atera, kartzelara joateko beldurrarekin ibiltzen dira.
Errefuxiatu kanpamenduetan, gaur egun, ez da ur faltik eta janaria ere hemendik bidaltzen denarekin nahikoa dute. 
Egunean zehar 55ºC inguru egiten du eta gauean -10ºC, gutxi gorabehera.

Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak




SAHARAKO  ETXEAK

Saharako etxeak egoera txarrean daude. Basamortuan eraikitako etxeak, kartoiaz, telaz eta lokatzez eginiko etxeak dira. Hormarik gabeko etxeak dira; sukaldea, egongela, logela....dena batera dago eta familia osoak bizi dira elkarrekin. Lokatzez eginiko etxeetan bereizten dute komuna.
Beraien etxeetara joaten garenean daukaten guztia eskeintzen dute, guk opari gixa eramandakoa ere.

Sahara, casa bilaketarekin bat datozen irudiak





SAHARAKO JANARIAK

Saharan, plater handi batzuetan jartzen dituzte jan beharrekoak eta lurrean eseri ondoren eskuekin hartuz jaten dute.
Pobrezian bizi direnez, erakunde ezberdinak bidalitako janariak jasotzen dituzte. Bertan haragia badute (ahuntza) baino arrainarik ez eta hau latetan iristen zaie.
Ikastolan, urtean behin egiten da Saharako elikagaien bilketa.


Sahara, comida bilaketarekin bat datozen irudiak


SAHARAKO ANIMALIAK

Saharako animalia ezagunenak hauek dira: eskorpioaia, gamelua, dromedarioa, sugea, ahuntza...
Hango pertsonen etxeko abereak ahuntzak eta gameluak dira. Basamortuko beroa nahiko erraz jasaten dute eta handitzen direnean beraien haragia eta esnea erabiltzen dute sahararrek elikagai moduan.
Nolahalako hesiekin egindako isturetan egoten dira ahuntzak eta haurrak arduratzen dira beraiei ura eta janaria emateaz egunero.

las cabras de Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak             las cabras de Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak


TEA

Sahararren edaririk gogokoena tea da. Egunean edozein momentutan edaten dute eta hiru aldiz hartzen dute behin prestatutako tea. 
Lehenengo teari "bizitza bezain garratza den tea " deitzen omen die.
Bigarren aldiz hartzen dutena, "maitasuna bezain gozoa den tea".
Hirugarrenari, "heriotza bezain leuna den tea".
Beraien etxeetan hartzen dute tea, lurrean eseri eta inguruan dauden guztiei banatzen zaie edaria.
Tea, egiten duen beroa jasangarriagoa egiteko hartzen dute.

tomando te en Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak


 Bukatzeko Saharako Mariem Hassan kantari baten kanta entzun eta agurtu egin ginen.

Beste kanta hau ere aipatu ziguten, Aziza Brahim eta Eñaut Elorrieta dira oraingo honetan abeslariak. 
 
Eskerrik asko Dani eta Jadiya!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina