2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

KIDETZEA ETA EUSKARAREN EGUNA

           


            Arratsalde on; gogoratu bihar Euskararen Eguna ospatzen dugula. Ikastolako jai berezi honetara gonbidatuta zaudete ikasle eta guraso guztiak. Eguraldi txarra espero da eta Txistokiko frontoian elkartuko gara hamabietan festari hasera emateko.
             Beste aldetik,  azaroaren 25ean, asteazkenean, gure gelakoek "kidetze" ekintza burutu genuen HH 4Bkoekin; aulki jolasa egin, abestu eta beraien  gonbitea (Euskararen egunean parte hartzea) jaso ondoren eta laguntxo berri bat eginda bueltatu ginen lanera.









2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Zaindu maite duzun hori



ZAINDU MAITE DUZUN HORI (Ruper Ordorika)

Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.

Hori suertea
Nonahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautatzea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.

Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu maite duzun hori