2016(e)ko uztaila 4, astelehena

CHOCOLATE PARTY!

Hello everyone!

Here is the video of the chocolate party that we organized the last day of school. We had a great time and we ate a lot! Everything was delicious :) Thank you so much for bringing chocolate! Have a fantastic summer and see you in September!!!

video

2016(e)ko ekaina 10, ostirala

5Bkoak DANTZARI FINAK!!!!




Ikasturtea bukatzeko, Ikastolako festa prestatzen ari gara eta guk, Zortzi orduko ekaitza abestiarekin, borobilaren dantza egingo dugu. Espero dugu animatzea eta gu ikustera etortzea. 17:00 etan frontoian ikusiko dugu elkar!!!!!!!

2016(e)ko maiatza 20, ostirala

22 ANÉCDOTAS RELACIONADAS CON LA VISTA

Durante esta unidad hemos trabajado los sentidos y hemos recordado historias curiosas y a veces muy especiales que nos han pasado en la vida real. Aquí están recogidas las relacionadas con la vista.

2016(e)ko maiatza 13, ostirala

KIDETZEA

HH 4B  -  LH 5B


      Maiatzaren 6an, HH 4Bko ikasleak etorri ziren kidetzea egiteko. Lehenagotik ezagunak genituen gure laguntxoak. Gelara sartu zirenean beraien izenak errepikatu zituzten (egun hortan 7 gaixorik zeuden eta ez ziren etorri), ondoren "katea" jolasa egitera atera ginen zelai handira. Gutako bakoitzak edo bik lau urteko bati eskua emanda primeran ibili ginen. Bi aldiz jolastu ginen beraiek nahi izan zutelako. Gelara itzulitakoan begikateak egiten jardun genuen binaka jarrita euskararen aldeko mezuak idatziz eta apainduz. "M" hizkia ere gometxaz bete genuen gure laguntxoekin eta kate zatiak hartuta kurtso bukaerako jaialdian ikusiko ginela esanda poz-pozik itzuli ziren Bazkardoko beraien gelara.

         Oso ondo pasa genuen! 

































2016(e)ko apirila 14, osteguna

PINTXOAK

          Martxoaren 14an, astelehena, laugarren gaiari bukaera emateko pintxoak taldeka prestatu eta denen artean dastatu genituen.
          Gaiari amaiera emateko oso esperientzi polita izan zen. Primeran pasa genuen egiten eta hobeto dastatzen.
          Zuek ere animatu prestatzera eta ea gustoko dituzuen.       

ENTSALADOIA TRIPLE-MAX  

                                                                               


          Gure pintxoak osagai hauek ditu: ogi xigortua, etxeko maionesa, arrautza egosiak eta azeituna edo olibak.


           Nola egiten den: lehenengo ogi xigortuaren gainean maionesa zabalduko dugu, ondoren arrautza erditik ebakita ipiniko dugu eta azkenik, zotza batekin oliba ziztatu eta arrautzaren erdian kokatuko dugu.


          14 pintxo egin genituen eta izugarrizko arrakasta izan zuen ENTSALADOIA TRIPLE-MAXEK.



FRUIT-STREAM


          Pintxoaren osagaiak: marrubia, platanoa eta mandarina.

          Nola egiten den: marrubiak ondo garbitu, platanoa eta mandarina zuritu. Zotz luze batean mandarina zati bat jarri, ondoren marrubiaren erdia, gero platano zatitxo bat, horrela txandakatuz joan zotz luze hori bete arte. 
          
         Guk fruta hauek aukeratu genituen baino beste batzuk ere jar daitezke.



EUSKAL LITXARRERIAK




            Osagaiak: regaliza, gomazko olagarroa, gominolazko marrubia, izurdea...

          Nola egin: Gustuko ditugun litxarkeri hauek nahi den ordenean jar daitezke zotza batean ziztatuta.

          Arrakasta handia izan zuten, oso denbora gutxian bukatu ziren.


TXOKO TARTA



          Osagaiak:  nuttela, lacasitos, txokolatea, ogia eta txokolatezko "birutak".

          Nola egin: Ogia xerretan ebakitzen da eta nuttela zabaltzen da bere gainean, ondoren txokolate zati bat jartzen da, berriro nuttela zabalduko dugu, honen gainean Lacasitos ipini eta azkenik txokolatezko birutak botatzen dira.

          Gozozaleak direnentzat,  primerako pintxoa!


ITSASOTIK  ZEHAR



          Osagaiak: Bimbo ogia xigortuta, atuna, arrautza egosia eta hezurrik gabeko oliba edo azeitunak.

          Honela prestatzen da: Bimbo ogia xigortu eta triangelu forman ebaki, arrautza egosia xerretan moztu eta izkin batean ipini, ondoren atuna arrautzaren ondoan jarri eta azkenik azeituna erdia atunaren gainean jarri. Zotzarekin bi ertzak elkartu eta prest.

          Dibertigarria izan zen gaiaren amaierako proiektu hau. ON EGIN!!

DIAMON  MOLUDO


         Osagaiak: Ogia, letxuga, york urdaiazpikoa, gazta,eta olibak.

         Nola egin: Lehenik ogia xerretan moztu, ondoren letxuga ogiaren gainean ipini, gero york urdaiazpikoa letxugaren gainean eta gazta york urdaiazpikoaren gainean. Azkenik oliba zotzaren gainean ziztatu eta hau ogian jarri. Alderantziz ere jar daitezke osagaiak.

          Letxugari ezer gehitu gabe (olioa, ozpina edo gatza) jan daitekeen pintxoa da.

MIJEI




           Osagaiak: ogia, letxuga, xolomoa, antxoa eta bi oliba.

         Prestaketa:  Ogia xerretan moztu, letxuga hosto zati bat gainean jarri eta ondoren xolomo xerra eta antxoa ipini letxu gainean, azkenik zotzan bi oliba ziztatu eta osagai guztiak hartzen dituela ogian jarri.

          Ez dago sulkaldatu beharrik gure pintxoa prestatzeko.


PHOTOKOPERUSI  PHOTOKOPERI   JU-MI 





          Osagaiak: ogi xerra, urdaiazpikoa, antxoa eta gominolak.

          Nola egiten den:  oso erraz prestatzen da pintxo hau; ogi xerraren gainean urdaiazpikoa eta antxoa jarri eta zotza batean gominolak ziztatu ondoren ogiari erantsiko diogu.

          Gazi-gozo nahasketarekin pintxo ezin hobea gelditu zen.
          

IZAALESANDRO



          Bere osagaiak hauek dira: ogia, urdaiazpikoa, txorizoa, saltxitxoia eta antxoadun oliba edo azeituna.

          Honela prestatzen da:  ogia xerretan prestatu eta bere gainean zotza batekin txorizoa, saltxitxoia eta azeituna ziztatu ondoren ogiari erantsiko diogu.

          Azkar eta erraz presta daitekeen pintxoa da hau.
















2016(e)ko otsaila 11, osteguna

SAHARA



SAHARAKO  EGOERA

Mendebaldeko Saharak Marokokin izandako iskanbilen ondoren, Marokoren menpe geratu ziren eta Aljeriako Tinduf herrira (basamortua) emigratu zuten gamelu eta dromedarioen gainean. Gaur egun errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira; egoera oso latza eta bizimodu "txiroa" dute.
Saharako hiriburua, Aaiun, ez da hain pobrea, Marokoren menpe dago, ezin da kaletikan esan Sahararra zarela eta Saharako ikurrinik ezin da atera, kartzelara joateko beldurrarekin ibiltzen dira.
Errefuxiatu kanpamenduetan, gaur egun, ez da ur faltik eta janaria ere hemendik bidaltzen denarekin nahikoa dute. 
Egunean zehar 55ºC inguru egiten du eta gauean -10ºC, gutxi gorabehera.

Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak




SAHARAKO  ETXEAK

Saharako etxeak egoera txarrean daude. Basamortuan eraikitako etxeak, kartoiaz, telaz eta lokatzez eginiko etxeak dira. Hormarik gabeko etxeak dira; sukaldea, egongela, logela....dena batera dago eta familia osoak bizi dira elkarrekin. Lokatzez eginiko etxeetan bereizten dute komuna.
Beraien etxeetara joaten garenean daukaten guztia eskeintzen dute, guk opari gixa eramandakoa ere.

Sahara, casa bilaketarekin bat datozen irudiak





SAHARAKO JANARIAK

Saharan, plater handi batzuetan jartzen dituzte jan beharrekoak eta lurrean eseri ondoren eskuekin hartuz jaten dute.
Pobrezian bizi direnez, erakunde ezberdinak bidalitako janariak jasotzen dituzte. Bertan haragia badute (ahuntza) baino arrainarik ez eta hau latetan iristen zaie.
Ikastolan, urtean behin egiten da Saharako elikagaien bilketa.


Sahara, comida bilaketarekin bat datozen irudiak


SAHARAKO ANIMALIAK

Saharako animalia ezagunenak hauek dira: eskorpioaia, gamelua, dromedarioa, sugea, ahuntza...
Hango pertsonen etxeko abereak ahuntzak eta gameluak dira. Basamortuko beroa nahiko erraz jasaten dute eta handitzen direnean beraien haragia eta esnea erabiltzen dute sahararrek elikagai moduan.
Nolahalako hesiekin egindako isturetan egoten dira ahuntzak eta haurrak arduratzen dira beraiei ura eta janaria emateaz egunero.

las cabras de Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak             las cabras de Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak


TEA

Sahararren edaririk gogokoena tea da. Egunean edozein momentutan edaten dute eta hiru aldiz hartzen dute behin prestatutako tea. 
Lehenengo teari "bizitza bezain garratza den tea " deitzen omen die.
Bigarren aldiz hartzen dutena, "maitasuna bezain gozoa den tea".
Hirugarrenari, "heriotza bezain leuna den tea".
Beraien etxeetan hartzen dute tea, lurrean eseri eta inguruan dauden guztiei banatzen zaie edaria.
Tea, egiten duen beroa jasangarriagoa egiteko hartzen dute.

tomando te en Sahara bilaketarekin bat datozen irudiak


 Bukatzeko Saharako Mariem Hassan kantari baten kanta entzun eta agurtu egin ginen.

Beste kanta hau ere aipatu ziguten, Aziza Brahim eta Eñaut Elorrieta dira oraingo honetan abeslariak. 
 
Eskerrik asko Dani eta Jadiya!!!